Zugastiren eskulturari buruz
03 / 05 / 2021

Atzo, igandean, maiatzak 2, Mitxel Ezquiaga kazetariak erreportaje bat argitaratu zuen Diario Vascon. Gaia: Gordailuko harreran ikusgai dagoen eskultura. Izan ere, Zugastiren artelan honek badu istorio zirraragarria, artistak berak eta Pello Ruiz Cabestany txirrindulariak hemen bertan adierazita: honako hau Tourmaleteko egitandia eta kiroltasunaren sakrifizioa batzen dituen kontakizunetik sortutako artelana da.