Kultur Jardunaldia
12 / 07 / 2021

Atzo, uztailak 11, Uharte Garaziko Joangi etxeko soroan, lihogintzaren eskuzko lanen erakustaldi praktikoa egin zen, La Réciproque artista-taldeak antolatuta: lihoaren bilketa, beratutako lihoaren garbaketa, txarrantxez orraztea, irutea, bai eta ehuntzea ere. Biarnotik Bizkaira Gordailuan barrena, ondare etnografikoaz, eskulagintzaz, arteaz eta gure historia markatu zuen landare baten gaur egungo erronkez jardun genuen hainbat eragilek elkarrekin.