Basterretxearen artelanak
26 / 08 / 2020
Gaur itzuli dira Gordailura "Sáenz de Oíza: artes y oficios" erakusketarako maileguan utzitako artelanak. Erakusketa otsailaren 6an zabaldu zen, ICO Fundazioaren Madrileko erakustaretoan, eta abuztuaren 23ra arte egon da ikusgai. Basterretxea eta Oiza izan ziren Arantzazuko artista-taldeko kide bi, eta hain zuzen ere fase hura ilustratzeko eskatu zituzten Basterretxeak kriptarako proposatu zituen irudietarako bi zirriborro, gerora gauzatu ez zirenak.