Menchu Gal aretoan
21 / 09 / 2020
Ostiralean, irailak 18, zabaldu da Irungo Menchu Gal aretoan Mari Paz Jimenez artistari eskainitako erakusketa: "Diamante egonezina". Bertan, bere biografia piktorikoaren eboluzio joria azaltzen da, kutsu fantastikoko surrealismotik abstrakzio monokromatikoraino. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bere ekarpena egin du, Gordailuan egoten den "Zirkua" izeneko artelana mailegatuta. Erakusketa azaroaren 22ra arte egongo da ikusgai.