Erakusketa Irunen
01 / 08 / 2023

Ostiralean, uztailak 28, zabaldu zen Irungo Menchu Gal aretoan Menchu Gal margolari irundarrari buruzko erakusketa. Kostako paisaiak eta arkatzezko marrazki inedito batzuk dira gaia. Gordailutik eraman dira artelan gehienak; besteak beste, Irungo Udalak komodatuan dituenak ez ezik, baita Aldundiaren bildumako bat ere.