Jardunaldi arrakastatsua
10 / 11 / 2021

Atzo, azaroak 9, "Martinez de Mendaro botozko taula: XV. mendeko margolan flamenko baten azterketa eta esku-hartzea (Zumaia)" nazioarteko jardunaldia egin zen. Izan ere, artelana Gordailuan zaharberritu da eta prozesuan hainbat datu historiko, artistiko, piktoriko, dendrokronologiko azaleratu dute maila handieneko adituek. 300 jarraitzaile izan ditu online jardunaldiak, eta 2022an emaitzak paperean argitaratzea aurreikusten da.