Cristina Enean, hain zuzen
19 / 12 / 2019
Gaur, abenduak 19, Donostiako Cristina Enean "Urtaroko pieza" delakoa zabaldu da. Egia esan, pieza bat ez, lau dira hartara Gordailuak maileguan utzi dituena. Izan ere, Cristina Enea Fundazioak, "Urtaroko pieza" izeneko proiektuari ekiteko, Gipuzkoako erakundeen artean lehen gonbidapena Gordailuari luzatu dio, haren xedeak eta Cristina Enearenak bat egiten baitute: ondare ustez xumearen bitartez berrerabilpena bezalako balio handiak gizarteratzea.
Horrexegatik ere, Carlos Olaetxea Gordailuko zuzendaria agertzen da neguko agendaren "aitabitxi".