Igartubeiti Baserri Museoan
11 / 03 / 2022
Zabalik dago Igartubeiti Baserri Museoak Gordailutik eramandako piezekin egin duen azken erakusketa txikia. Oraingo honetan aleak neurtzeko gailu tradizionalak dira, laka eta gaitzerua. XX. mendera arte erabili izan dira sistema metriko hamartarra XIX. mendeko bigarren erdialdean hedatzen hasi bazen ere. Irailaren 15era arte ikusgai.