Zurari buruzko tailerra
18 / 11 / 2021

Gaur, azaroak 18, beste urte batez, OHI Basque Design Project ekimenak tailer bat antolatu du Gordailuan. Aurtengoa zurari buruzkoa da. Donostiako Zurjole akademia, Zarauzko Treku enpresa eta Biarritzeko Galerie du Cotè edizioak dira gonbidatuak. Lehenik, Gordailua aurkeztu eta bisita gidatu berezia eskaini zaie, ondare tradizionalak diseinu berriak egiteko duen potentziala ezagut dezaten.