Gordailuko objektuetan inspiratuta
22 / 11 / 2019

Sarean da OHI Design Project webgunea, euskal ondare higigarrian oinarrituta gaur egungo habitatarentzako produktu berriak diseinatzen dituen proiektua. Ekileek hainbat diseinatzailerekin eta diseinu ikasle eta irakaslerekin sakonki jorratu dute gaia. Hartara, aspaldiko urteotan Gordailuan biltzen diren bildumak aztertu dituzte, emaitzek erakusten dutenez: argizaiolatik lanpara, parrilletatik mahai-babesak, saskietatik polstak, zeramika berrituak...