Zaharberritzekoan, Gordailuan
17 / 07 / 2020

Euskal Itsas Museoko "Elkano" erakusketa oraindik bukatu ez bada ere, Zumaiara kontserbazio-baldintza onenetan itzul dadin, adituek ekin behar diote XV. mendeko ohol flamenkoa zaharberritzeari, Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontserbazio- eta zaharberritze-teknikariaren zaintzapean. Anoxia pasa eta gero, oraintxe argi ultramorearen bidezko azterketa hasi da, urte bukaera arte iraungo duen zaharberritzea bera prestatzearren.