Erakusketa txikia Igartubeitin
28 / 03 / 2024
Dagoeneko ikusgai dago, irailaren 15era arte, Igartubeitik arrautzei eskainitako erakusketa txikia, Gordailutik pieza parea eramanda. Arrautzak saltzea izan da baserritarren diru-iturri txiki baina jarraitua, eta oiloei arrautzak erruteko trikimailua izaten zen gezurrezkoa paratzea habian.