Hitzaldia eta bisita gidatuak
26 / 10 / 2021

Gaur, urriak 26, 19:00etan, Donostiako Okendo Kultur Etxean, Gordailuko teknikari Xabier Kerexetak hitzaldi bat eskainiko du: "Okendotarrak: sokagile nahiz markes, denak itsastar". Lau belaunaldiak ardatz, XVI.-XVII.etako gipuzkoarren historia jorratuko du, itsasokoa eta lehorrekoa, bai eta hari lotutako ondareaz hausnarketa egingo ere. Bihar, aldiz, Okendo eraikin zaharrean bisita gidatua eskainiko du, 18:00etan erdaraz eta 19:00etan euskaraz.