Kultura ongizatea ere badelako
24 / 11 / 2021

Gaur eta bihar, azaroak 24 eta 25, Gordailuak abegi ona ematen dio, zortzigarren urtez, "Ondare Bizia" jardunaldiari. Aurten ere online izan arren, antolatzaileak bertan ditugu, eta aurkezpenen artean Gordailuko teknikari batek egin die ongietorria partaide guztiei. Zortzigarren saio honek kultura eta ongizatea ditu aztergai. Ea datorren urtean berriro hemen bertan ospatzen dugun!