Gordailua eta museoak, bitartekari
12 / 11 / 2020

Gaur, azaroak 12, zabaltzen dira publikoarentzat atzo Gordailutik eramandako kuela (sagar-neurria) Igartubeiti Baserrian eta Adrian Azpiazu mikeletearen uniformea Zumalakarregi Museoan. Halaber, Euskal Itsas Museoan ikusgai dago urriaren 13az geroztik XVIII.eko txanpon bat. Hiru kasuotan partikularren dohaintzak dira: Gordailua eta museoak bitarteko direla, gipuzkoar batzuek gainerako guztiei egindako opari. Eskerrik asko!