"Museoa urtu" proiektua gauzatu da
17 / 05 / 2025

Maiatzaren 15ean, Baionako Euskal Museoan, Nader Koochaki artista gipuzkoarrak EKErekin batera "Museoa urtu" proiektuaren 54 joareak aurkeztu zituen, bai eta 17an Ahüzkiko bortuan Zuberoako artzainen esku utzi ere, artaldeek eraman ditzaten. Bigarrenez, Gordailuak parte hartu du Koochakik joareen ondare-balio material eta immateriala agerrarazteko proiektu batean.