Ala baten berregitea
29 / 08 / 2024

Astelehenean, Plentzian, Isuskitza izenez bataiatutako ala edo gabarra berria uretaratu dute, herriko jai giroa areagotzeko eta ondarea berreskuratzeko eta haren balioa agerrarazteko ahaleginetan. Ontzia egiteko tenorean Gipuzkoako Foru Aldundiaren ontzi tradizionalak aztertu zituztenez, pozarren jaso dugu albistea.