Ondarearen Jardunaldiak Gordailuan eta Gordailutik
23 / 10 / 2024
2024ko Ondarearen Europako jardunaldien leloari jarraiki, aurten Gordailuak loturak eta bideak jorratu ditu: Sahatsa Jauregiren "Aizkora" artelanaren bidez, etnografia eta artea lotu ditu. Errenteriako Jantziaren Zentrokoek gurean ondarea gorde eta bertan erakutsi dute elkarrekin egindako bisitaldi berezian; azkenik, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, Gordailuko etnografia teknikariak gabarren bidezko komunikazioak azaldu ditu.