Gordailuan etnografian eta zaharberrikuntzan aritzeko
15 / 06 / 2020
Ostiralean, ekainak 12, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean beka zenbaitetarako deialdia argitaratu da; besteak beste, Gordailuan etnografian eta kontserbazio-zaharberrikuntzan trebatzeko 10.000 euroko beka bana plazaratu dira. Gehienez 30 urteko gazteei zuzenduak dira: esteka honetan irakur daitezke ezaugarriak eta bete beharreko baldintzak. Eskabideak aurkezteko epearen azken eguna uztailaren 3a da, ostirala.