Berriro San Telmo Museoan
21 / 12 / 2020

Bartzelonako Museu d'Arqueologia de Catalunyako "Art Premier" erakusketatik bueltan, Gordailuan behar bezala daudela egiaztatu ondoren berriro egokitu dira San Telmo Museoan Debako Praileaitz harpean aurkitutako harriak, seguruenik zintzilikario bat osatzen zutenak. Beraz, hortxe goza ditzakezue Gipuzkoako arkeologiaren bitxi hauek. Eta gogoratu: inor ez da kutsatu museo batean, segurtasun neurriak hartzen dira eta.