Basterretxea, Tabakaleran
09 / 03 / 2020
Martxoaren 6az geroztik zabalik dago Tabakalerako Kutxakultur Artegunea erakustaretoan "Nestor Basterretxea argazkigintzaren bitartez" erakusketa, maiatzaren 31 arte. Peio Agirre komisarioak artistaren argazki- eta film-lana sakon ezagutzera ematen du, lehen aldiz. Izan ere, Basterretxeak abangoardiako lanak egin zituen ikusizko arteetan, batzuk oso esperimentalak; esaterako, Gordailuan biltzen diren "rayograma" delakoak, orain Tabakaleran ikusgai.