Hitzarmen bati esker
06 / 05 / 2019
Gaur, maiatzak 6, Gordailuan bertan sinatu da Rafael Ruiz Balerdi margolari donostiarraren artelanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean biltzeko hitzarmena. Ruiz Balerdi zenaren oinordeko Hilde Koch andreak, Bilbaoko Arte Ederren Museoko zuzendari Miguel Zugazak eta Kulturako Diputatu Denis Itxasok sinatu duten hitzarmenaren arabera, Gordailuan bildu dira Bilboko Museotik ekarritako 217 margolan, artistaren ondarea gorde eta haren balioa agerrarazteko.