Datorren bisita gidatua
21 / 03 / 2021

Datorren ostiralean, martxoak 26, bisita gidatua eskainiko da. Saskigintza saski-otarreak egitea baino askoz gehiago dela azalduko da. Historiaurretik datozkigun teknikek hainbat material erabili dituzte, eta hainbat objektu egin: altzariak, lanabes eta tresnak, paretak, arrantzarako zein pilota-jokorako trepetak, erlauntzak… Beren xumean, artean ere islatu dira. Bisita hau San Telmo Museoaren agendarekin bat dator, erakunde bion hamargarren urtemuga dela eta.

17:00etan erdaraz eta 18:15ean euskaraz. Izena emateko: 943 555 520 edo gordailua@gipuzkoa.eus