Hamar urteko komodatuan
22 / 01 / 2020

Daniel Txopitea margolariaren 20 artelan Gordailura ekarri dira,hamar urtez hemen gordetzeko, komodatu figura juridikoaren bidez; hots, haren alargunak eta alabakek ez dute jabegoa galtzen. Gaur bertan, urtarrilak 22, Aldundiaren jauregian komodatua sinatu da, eta haren azalpena egin komunikabideen aurrean, hiru artelan adibide gisa aurkeztuta. Artelanak dagoeneko Gordailuan egokitu dira, dagokien biltegian.