Zumalakarregi Museotik bueltan
03 / 11 / 2021
Gaur, azaroak 3, itzuli dira Ormaiztegiko Zumalakarregi Museotik "Urgullen magalean" erakusketaren azken piezak Gordailura. Etorritakoak Euskal Itsas Museoaren funtsetako estanpak dira, 2020ko irailean San Telmo Museoan ikusgai jarritako erakusketarako utzi, ondoren aurtengo maiatzean moldaturik Zumalakarregi Museoan erakutsi eta gaur bueltatu direnak. Orain markoa kendu eta dagokien biltegian egokituko dira.