Zumalakarregi Museoan
05 / 03 / 2020
Datorren asteartetik ostiralera (martxoak 10-13), Zumalakarregi Museoan XIX. mendeko haizemaile zoragarria zaharberrituko du Itziar Viana ehunetan adituak. Frantzian egin eta Europa osora esportatzen zen haizemaile mota honen alea bikaina da, bai materialengatik bai marrazkiengatik: xomorroen kontzertua irudikatzen du, surrealismoaren aurrekari. Publikoak gutxitan izaten du halako zaharberritzeak ikusteko aukera, Gordailuan bertan egin ohi dira eta.
Ez galdu zaharberritzea, ezta haizemailearen jabearen historia ere! Bisita libre da, baina taldeek izena eman behar dute 943 88 99 00 telefonoan.