"Crianza" saria
21 / 01 / 2022

Maite Barrio Olanok, Gordailuko lankide eta Gordailua bera sortzeko proiektuan partaide nagusietakoak, 2021eko "Crianza" saria jaso du, Grupo Español de Conservación / International Institute for Conservation of historics and artistics works delako elkarte profesionalak emanda. Urte luzetan egindako lanaren aitortza da saria. Izan ere, Albayalde enpresaren bitartez, 1988az geroztik dabil hainbat proiektutan, Gipuzkoan eta Gipuzkoatik kanpo, betiere kultur ondarearen kontserbazioaren alde. Zorionak, Maite, eta eskerrik asko egiten duzun lanarengatik!