Dokumentuak

Zaintzen duen ondarea ezagutaraztearren, Gordailuak hainbat aukera eskaintzen die adituei zein publiko orokorrari. Gipuzkoak daukan kultur ondarearen balioa agerraraztea da xedea, Gordailuan bertan gordetzen diren bildumen berri ematetik harago.

Gordailuan, ondare arkeologikoa eta paleontologikoa kontserbatzeaz eta kudeatzeaz gain, ondare hori komunitate zientifikoaren eta oro har gizartearen eskura jartzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Zerbitzu horien baldintzak Eusko Jaurlaritzako 341/1999 Dekretuaren bidez arautzen dira.

 

Txostenak

Bilduma osatzen duten piezak ikerlari espezializatuen eskura daude, beren ikerketak egin ditzaten. Hartara, kontsulta-gela espezifiko bat atondu da, materialak aztertu ahal izateko; bertan binokularra eta argazkiak egiteko mahaia daude.

Kontsultak egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

 

Argitalpenak

Era berean, ondare arkeologikoa eta paleontologikoa jendartean zabaltzeko asmoz, erakunde publiko eta pribatuek erakusketak egiteko materialak eska ditzakete. Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Ondare Sailari bideratu behar zaizkio.