Liburutegia eta agiri-funtsak
Gordailuak jorratzen dituen gaietan espezializatua dago liburutegia: arkeologia eta paleontologia, etnografia eta historia, arte plastikoak, museologia, zaharberritzea eta kontserbazioa. 7.000 argitalpen inguru ditu, gehienak liburuak eta aldizkariak. Haien jatorriak oso desberdinak dira; esaterako, Artelekuko zaharberritze-liburuak hemen daude. Etnografiaren kasuan, aipagarria da Antxon Aguirre Sorondok 2014an egindako dohaintza, mila bat alekoa.
Ez da funts itxia eta beraz hazten jarraitzen du. Batez ere barne erabilerarako izanagatik, kontsulta geletan laguntzeko zerbitzua ere eskaintzen du.
Agiri-funtsetan, Zaharkinak izeneko erakusketetan jasotako dokumentazio-material guztiak bildu dira. Garrantzizkoa da, Gipuzkoan herriz herri urtetan egindako hogei bat erakusketatan milaka objektu etnografiko dokumentatu eta ikusgai paratu ziren eta. Antxon Aguirre etnografoaren lan-materialak eta hainbat jatorritako argazki-funtsak ere gorde dira.