Erakusketa Zumalakarregi Museoan
2019 / 09 / 23

Ostiralean, hilak 20, inauguratu da "Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" erakusketa, XIX. mendeko migraziotik abiatuta XXI. mendeko fenomeno hau jorratzen duena. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan dago ikusgai, 2020ko martxoaren 22ra arte. Besteak beste, Gordailuan biltzen diren Euskal Itsas Museoaren bildumetako bi estanpa ere ikus daitezke: Pasaia eta Donibane Lohitzune; alegia, euskal migratzailak irteteko bi portu nagusienetakoak.