Erakusketa berria
2021 / 06 / 25
Gaur, ekainak 25, Euskal Itsas Museoaren erakusketa berria inauguratu da: "24 ordu Victoria ontzian". Lehen mundu biraren bosgarren mendeurrena dela eta, XVI. mendeko itsasontzi baten eguneroko bizimodua era didaktikoan erakusten du. Ohi bezala, erakusketarenkin batera programa zabala antolatu dute: hitzaldiak, bisita gidatuak, familientzako jarduera ludikoak... 2022ko urtarrilaren 9ra arte ikusgai.