Sevillatik Bilbora
2022 / 03 / 14

Ostegunean, martxoak 10, inauguratu zen Bilboko Azkuna Zentroan "Ahots bat Erausorentzat: trans garai baterako epilogoa" erakusketa, KUTXA Fundazioak Gordailuan biltzen duen Katalina Erausoren erretratua barne. Margolana zuzenean Sevillako erakusketatik joan da. Bilbon irailaren 25era arte egongo da ikusgai, eta ondoren koadroa Gordailura itzuliko da.