Oiasso Museotik
2022 / 05 / 02

Gaur, maiatzak 2, itzuli dira Gordailura harrizko aingurak Irungo Oiasso Museoan "Aingura litikoak Gipuzkoan: itsas arkeologia" erakusketatik. Izenburuak azaltzen duen bezala, material arkeologikoa da; hain zuzen, gutxienez erromatarren garaitik erabilitako aingurak, Gipuzkoako kostaldean erruz agertutakoak. Bidaia baliatu dute erromatarren garaiko beste pieza bat Museora eramateko... Hori, laster kontatuko.