Jantzien bilduma baliotsua
2021 / 07 / 02
Atzo, uztailak 1, Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu zen Albizturko Goikoetxea baserritik jasotako dohaintza, ondare-balio handikoa, XIX. mendeko jantziak dira eta. Mikel Prieto etnografoa, Emilio Latorre bere amona Elena Tudurik duela ehun urte idatzitako azterlan etnografikoaren argitaratzailea eta Ane Albisu jantzi tradizionaletan aditua izan ziren aurkezpenaren protagonistak. Eskerrik asko hirurei, eta bereziki Goikoetxeko Gotzon Uriari, eskuzabaltasunarengatik.