Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran
2018 / 11 / 28
2018an 25 urte dira kultura klasikoari buruzko "Antiqva" jardunaldiak egiten direla Koldo Mitxelena Kulturunean. Mende laurdena ospatzeko, aurten erakusketa prestatu da: "Antiqva25. Museo imaginario bat". Azaroaren 28an aurkeztu zaie komunikabideei eta biharamunetik aurrera zabalik egongo da, 2019ko urtarrilaren 12ra arte. Besteak beste, Gordailutik eramandako hainbat objektuz osatua da: artelanak, pieza arkeologikoak, portzelanazko figurak, eta abar.