Aplikazio berrien tailer praktikoak
2019 / 03 / 07

"Ondarea Orain" teknologia berriak arkeologian ezartzeko programaren baitan, martxoaren 6 eta 7an bi tailer praktiko gauzatu dira Gordailuan: topografia eta fotogrametria. Topografiakoan, gaur egungo baliabide digitalak (smartphone, tablet) erabiltzeko aukera jorratu da; fotogrametriakoan, objektu arkeologikoak 3D iruditan lantzeko aukera. Ikastaroa doan da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen duen proiektu arkeologikoetan dihardutenei zuzendua dago.