Bilboko Arte Ederren Museotik
2019 / 10 / 09
"ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa" erakusketa 2018ko urriaren 5ean zabaldu eta atzo, urriak 8, itzuli ziren Gordailura Gipuzkoako arkeologiaren bitxietako bi, Ekaingo plaketa eta Torreko hezurra. Kirmen Uribe idazlearen testuetan oinarritu eta Edu Lopez eta Isabel San Roman artistek apailatuta, artearen "A" letraren aretoan egon dira ikusgai, haien jatorrizko funtzioa jakin gabe ere historiaurreko artearen adierazpide bikaintzat hartu baitituzte.