Bizkaiko Arkeologi Museotik
2019 / 07 / 16

Otsailaren 27az geroztik Bizkaiko Arkeologi Museoan ikusgai egon ondoren itxi da Arrikrutzeko lehoiaren erakusketa igandean, hilak 14. Bilbora Donostiako San Telmo Museotik joan zen, eta San Telmora, aldiz, Burgosko Giza Eboluzioaren Museotik. Urtebete luze iraun duen erakustaldia bukatuta, Gordailuko arkeologiaren adituek beste behin desmontatu dute hezur askoz osatutako eskeleto baliotsua, izena ematen dion Oñatiko Arrikrutzen topatutakoa.