Bisita gidatu bereziak Gordailuan
2018 / 11 / 12
2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien leloari jarriki -Ondarea, Emakumeen Emaria-, Gordailuan bisitaldi bereziak antolatu dira: "Emakumea non, ondarea han". Datorren ostiralean, azaroak 16, hain zuzen ere Ondarearen Eguna ospatzeko. Goizean eta arratsaldean eskaintzen dira publiko orokorrarentzat: 11:00etan eta 17:00etan gazteleraz, eta 12:00etan eta 18:00etan euskaraz. Plaza mugatuak direnez, izena eman behar da: 943 555 520 edo gordailua@gipuzkoa.eus.