Aldi baterako erakusketa zabalik dago
2018 / 11 / 16
Burgoseko Museo de la Evolucion Humanak, San Telmo Museoak eta Gordailuak batera egindako erakusketa ikusgai dago San Telmo Museoan azaroaren 14az geroztik. Erakusketaren komisarioa Asier Gomez paleontologoa da, eta Oñatiko Arrikrutz haitzuloan aurkitutako lehoiaren hezurdura ez ezik hainbat gauza ere paratu ditu: glaziazioen garaiko beste animalia zenbaiten hezurrak, harpeetako lehoiaren historiaurreko irudiak, eta abar. 2019ko otsailaren 10 arte ikusi ahal izango da.