Lezetxiki haitzuloa (Arrasate, Gipuzkoa). Behe Paleolitoa
2026 / 02 / 26

Lezetxikiko aurpegibikoa "Euskal Herriko historia 100 objektutan" proiektuan sartu da. Proiektu horrek Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak abiatu du, gure Museotako eta Ondare Zentroetako ondarea zabaltzeko asmoz.

MuseoTIK-en ere ikusgai dago.

Proiektu horri esker, Lezetxikiko aurpegibiko fitxaz gain, hainbat testu, bideo, podcast eta komiki ere argitaratu dira sareetan. Zabaldu Ondarea!

 

Sigla: Lz.6B.408.2

Aztarnategia: Lezetxiki (Arrasate, Gipuzkoa, Euskal Herria)

Maila estratigrafikoa: V

Kronologia:​​​​​​​ Erdi Paleolitoa

 

Deskripzioa:

Lutitazko aldebiko tresna obalatua. Arrasaten aurkitua da, Lezetxikiko aztarnategian, Muster aldiko V. mailan, hau da, Erdi Paleolitoan (100.000 BP eta 40.000 BP artean). Halako tresnak zaharrenetarikoak dira, Historiaurrean hasieratik, eta lan mota asko egiteko erabiltzen ziren. Hartara, uharri edo harri txikiak lantzen ziren: tresna egiteko, ebakeraz jotzen zuten harria, ezpalak atereaz inguru gehienean ertz zorrotzak izan zitzan.

Neurriak:

132 x 87 x 27 mm

Erreferentzia bibliografikoak:

Baldeón Iñigo, Amelia (1993). El yacimiento de Lezetxiki (Guipuzkoa, País Vasco): Los niveles musterienses. Munibe Antropologia - Arkeologia, 45, 3–97.

Álvarez Alonso, David, & Arrizabalaga Valbuena, Álvaro (2012). La secuencia estratigráfica inferior de la cueva de Lezetxiki (Arrasate, País Vasco): Una reflexión necesaria. Zephyrus: Revista de prehistoria y arqueología, 69, 15–29.

Arrizabalaga Valbuena, Álvaro, & Iriarte, María José (2011). Ehiztari-biltzaileak Gipuzkoako historiaurrean = Los grupos de cazadores-recolectores en la prehistoria de Gipuzkoa. Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa.

Barandiaran, Jose Migel; Altuna Etxabe, Jesús. (1965). Exploración de la cueva de Lezetxiki (Mondragón) (Campaña de 1964). Munibe 17, 38-51.

 

Mikelete