Haien kontserbazio-egoera hobetu da
2018 / 10 / 04

Joan den astelehenean, urriak 1, Gordailuko ondarearen kontserbazio-adituek parte hartu zuten Jeronimo Larrea gipuzkoar eskultorearen XVI. mendeko lau erliebe lekualdatzen eta birkokatzen. Artelanok Tolosako Artxibo Orokorreko hitzaldi-aretora itzuli dira, bertan egindako lanek honda ez zitzaten jatorrizko lekutik atera ziren eta. Erliebeak mikroklima egokiko bitrinetan birkokatu dira, piezok behar bezala kontserba daitezen.

Etnografia zaharberritze-tailerra