Euskal Itsas Museoko erakusketa
2019 / 10 / 16
Igandean, urriak 13, bukatu da "Juan de Alcega, jostun unibertsala" erakusketa, hain zuzen Untzi Museoa Euskal Itsas Museoa birbataiatuz eraberritutako museoarekin batera apirilaren 3an inauguratu zena. Arrakasta handikoa izaki, epea beste bi astez luzatu zaio, publiko gehiagok ikus ahal zezan. Orain, hartara eramandako objektuak itzuli dira jatorrizko zentroetara, besteak beste, Gordailura.