Itzuli dira objektuak
2020 / 06 / 26
Atzo itzuli ziren Donostiako Cristina Enean "Urtaroko pieza" delakoaren baitan negurako uztitako multzoko objektuak. Izan ere, COVID19 dela eta, udaberri osoa eman dute jasotzeke, "kultur neguan", Cristina Enea itxita zegoela. Udako erakusketa ere ezin prestatu, oraindik murriztuta baitago eraikina bisitatzeko aukera. Udazken oparoa izango ahal du kultur eta natur ondareak gurean. Eskerrik asko antolatzaileei, gure ondarea aurkezteko aukera emateagatik.