Erakusketa ekainaren 29tik azaroaren 4ra egongo da Baionako Euskal Museoan
2018 / 06 / 14

Gordailutik gaur daramate GFAk Baionako Euskal Museoari maileguan utzitako artelanetako bat, GAUR taldeari buruzko erakusketarako. Honako hau Oteizaren 1958ko kutxa metafisikoa da, GFAk aipatutako erakusketarako utzi duena, eskultore oriotarraren beste bi eskulturarekin, E. Chillidaren artelan grafikoekin eta Balerdiren margolan batzuekin batera, utzi ere.  Izan ere, Gordailuan kontserbazio-egoera aztertu da, bai eta tratamendu txiki bat edo beste egin ere, ohiko egoitzatik kanpo garraiatu eta egon bitartean kalterik jasan ez dezan.