Artista donostiarra hil da
2018 / 07 / 10

Joan den larunbatean zendu zen, Madrilen, Darío Villalba (Donostia, 1939 - Madril, 2018) abangoardiako artista donostiarra, artelan baliotsu eta oso pertsonalen egilea, argazkigintza eta pintura batzen dituen unibertso plastiko baten sortzailea. Sari ugari jaso zituen (Pinturaren Nazioarteko saria Sâo Pauloko XII. Biurtekoan, Merituaren Urrezko Domina Arte Ederretan, San Fernando Arte Ederren Errege Akademiako kide), eta Artelekun sortzaileentzako ikastaroak eman zituzten artistetako bat izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratutako haren artelan zenbait Gordailuan daude gaur egun.

Etnografia zaharberritze-tailerra