Oiartzun Irratian
2021 / 03 / 25

Atzo, martxoak 24, Oiartzun Irratian mintzatu ziren kultur zinegotzi Iosune Cousillas eta Gordailuko etnografia teknikari Xabier Kerexeta. Gaia, nola ez, Garmendia baserriko dolarea: Iragorri familiak nola aurkitu zuen, nola erabaki zuten Udalari dohaintzan ematea eta orain Udalak Diputazioari, albait zainduen egon dadin... Eta Gordailuan ikertzaileen esku dagoela berresteaz gain, oiartzuarrei berau ezagutzeko gonbitea luzatu. Eskerrik asko!