Ekain (Deba, Gipuzkoa) haitzuloa
2019 / 04 / 02

Ekain (Deba, Gipuzkoa) haitzuloan aurkitutako plaketa hau Gipuzkoako arte higigarriaren pieza garrantzitsuenetako bat da. Hareharrizko xafla batean Piriniotako basahuntzaren, oreinaren eta zaldiaren aurrealdeak irudikatuta daude grabatuaren bitartez. Bata bestearen gainean daude eta ondoen ikus daitekeena basahuntza da, xehetasun handiarekin marraztuta. Goi Madeleine aldikoa da (13 000 eta 11 000 BP).

Bilboko Arte Ederren Museoan egon ondoren, egun ikus dezakegu Bartzelonako Museu d'Arqueologia de Catalunya“Art Primer. Artistes de la prehistòria” erakusketan.