Irungo Atsegiña Elkartearen eskutik
2018 / 05 / 23

Eneko Calvok Irungo Atsegiña elkarteko erraldoien zaharberritze prozesua aurkeztu die Gordailuraino bertaratutako lagunei. Gehienak elkartekideak dira, eta Gipuzkoako beste erraldoi-konpartsa batzuetan dihardutenak.

Iruñeko “Eskuartean” enpresa erraldoigilea da zaharberritze lana gauzatzen ari dena. Aurtengo sanmartzialetarako zortzi erraldoietatik lau prest egongo dira, eta beste lauek datorren urtean egingo dute dantza Irungo festetan. Calvok ez du informazio askorik zabaldu nahi izan erraldoien historia eta bilakabideari buruz, haien ikerketa oraindik ez dagoelako burutua; baina sorpresa atseginak izango direla aurreratu du.

Aurkezpenaren ondoren, Xabier Kerexeta etnografoak “Erraldoiak: mitologiatik koreografiara” hitzaldia eskaini du. Bukatzeko instalazioen bisita egin da.

 

Etnografia zaharberritze-tailerra

Etnografia zaharberritze-tailerra