EHUren udako ikastaroan
2021 / 09 / 02
Gaur, irailak 2, eta bihar, irailak 3, goizean Gordailuan eta arratsaldean Irungo Oiasso Museoan egiten ari da "Behinola, Erroma izan ginen" Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroa. Urtero egiten den elkarlanaren emaitza da, osasun-egoerak bertaratutakoen kopurua mugatu badu ere. Ikastaroari ongietorria egiteko, Gordailuko zuzendari Carlos Olaetxeak zentroaren aurkezpena egin du, bideo labur batez lagunduta.